Manu Perez

·

Baratzezaina

«Ez dut lurra lantzen, lurrak dituen bizidunak ari dira enetako lanean; haiei diet jaten ematen.»

Ez dut lurra lantzen, lurrak dituen bizidunak ari dira enetako lanean; haiei diet jaten ematen.
Manu Perez baratzezaina, Ostankoa Munhoa etxaldean. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/03/26 06:00

Manu Perez baratzezaina atzeman dugu baba eta kolore orotako ilar biribilen artean, Ostankoa Munhoa etxaldean. Badira bi urte plantatu dela ofizio berrian, aitzin, gorputz-irakasle lanetan aritutakoa baita.

Aita-amen etxea naturak inguratzen du: pentze eta oihanak, ttipitik eskuak lurrean dituela aitortu du, eta, orduan, ez zuela maite. Alta, haurretan gustukoa ez zuena maitatzen ikasi du etxetik kanpora lanera joan zelarik.

Hala, gorputz heziketa irakatsi du urteetan zehar, baina ofizio hori baztertu du baratzezaintzan aritzeko. Ez du edonolako baratzezaintza praktikatzen: lurra ez baitu iraultzen, lantzen. Baliatzen ditu lurrak berak dituen "bizidun langileak" lurraren lantzeko. Fertilitatea atxiki nahi izan du berak hautaturiko tokietan, horretarako, taulen artean jaten eman du, lurra agerian batere utzi gabe.

Funtsean, Manu Perez autodidakta da eta ezker-eskuin irakurri eta ikusi duenarekin bere saltsa egiten ari da, Fukuokak ekarritakotik eta agroekologiatik edanez.

Kausitu du bere helburua: inguruko hogei familia egonkortzea, bai ere inguruko zenbait jatetxe hornitzea, konparazione, Xibiouz Deli , eta geroari so, orain artekoa du indartu nahi, bai ere, zenbait barazki mota berri gehitzea.

Interesgarri izanen zaizu