Kalebo deitzen da euskal dantzan oinarritua den Elgar Oinka dantza taldearen sorkuntza berria. Hamahiru dantzarik, Ihintza Irungaray koreografoak eta AKTs musikariak elgarrekin lan egin dute, tradizioan oinarritua den ikusgarri garaikidearen sortzeko. Gizakia eta natura juntatzen dira, erle-kofoin batena iduri duen mugimendu batean mugitzeko.
Bidaia berezi baten segurtamena da; toki arraro batean gertatuko da: Aiherrako Hardoi harrobian 19:30tan, urriaren 31n, larunbatez. Tokiak jadanik salgai dira sarean, baina izanen dira ere tokian berean.