Amaiur Epher idazle eta musikariak bigarren eleberria karrikaratu zuen 2025eko martxoan: Haize beltza. Nobela beltzaren inguruko gogoeta batzuk egiteko partitau bazen ere, hondarrean, ustekabean, gaina hartu dio literaturaren esplorazioak. Gogoan zituen testu erreferente batzuk plazaratuz: Luku, Borda, MIrande, Peillen, Etxepare...
Bestalde, hizkuntzan ere lanketa berezia egin du Epherrek, ekialdeko hizkeratik idatzi baitu baina helburua izanta Bilboraino irakurgarri izatea, kezka baitu, Ipar Euskal Herriko irakurle eta idazleak gero eta aisaltuagoak izatea hizkuntzaren zapalkuntza egoera dela-eta.
Izenburua, berriz, Ezterenzubiko amatxiri begi-kliska egin dio, han baitu ikasi haize beltza zer den, erran behar da, eleberria zeharkatzen duela haizeak.
2026ko urtarrilaren 15ean Baipeleteneko Irakurleen Klubak gomitatu du Amaiur Epher, lerro arteak elkarrekin ikertzeko, irakurria dutenei nola ez dutenei irekia den hitzordua da.