Kaiet Etxebarria

·

Pediatra

«Haur minbiziaren kasuan, %80 eta %90 artean sendatzen dira»

Haur minbiziaren kasuan, %80 eta %90 artean sendatzen dira
Kaiet Etxebarria Pediatra. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/09/29 16:02

Iraila haurren minbiziaren sentsibilizazio hilabetea da, urre kolorearen bidez ezagutarazia. Ipar Euskal Herrian, urtero 5 eta 10 haur artean diagnostikatzen dituzte minbiziarekin. Gehienak leuzemiak dira, baina garuneko eta hezurretako minbiziak ere agertzen dira.

Baionako ospitalean bi pediatra berezitu arduratzen dira haurren zaintzaz. Behin diagnostikoa eginda, Bordeleko CHUak hartzen du segida. Han erabakitzen da zoin tratamendu ezarri eta nola segitu haur bakoitza.

Sendatze tasa %80 eta %90 artekoa

Haurren minbizien kasuan, helduetan baino sendatze tasa hobea da. Kasuen %80 eta %90 artean sendatzen dira. Hala ere, tratamenduaren ondorioek luzaroan iraun dezakete. Artetan, osasun-segida behar izaten da, kasu bakoitzaren arabera, eta ondorio batzuk handik urte batzuetara ager daitezke.

Iraila urre kolorearen bidez lotzen zaio haurren minbiziaren sentsibilizazioari. Hilabete berean, turkesa kolorea ere erabiltzen da emazteen sexu-aparatuko minbizien prebentzioaren inguruko sentsibilizazioan. Ondotik, urri arrosa heldu da, ezagunagoa den kanpaina, bularreko minbiziaren prebentzioari eta sentsibilizazioari eskainia.

 

Interesgarri izanen zaizu