Martine Caulek bere burua definitzen du argazkilari eta autore gisa. Bi ofizioetan argazkiak ateratzen baditu ere, berak ongi bereizten ditu: autore gisa aritzeak erran nahi baitu atera duen argazki bakoitza zenbatua dela, obra bat eta bakarra baita, ezin errepikatuzkoa.
Donapaleuko Bideak kulturetxean erakusketa estrenatu berri du ortziralean: argazki-erakusketak bisitaria bararaziko du, hatsa harraraziko dio, argazkien bidez ikusiko du nola Martine Caule gai den istant berezi bat betierekotzeko.
Erakusketa urri osoan ikusgai egonen da.