Intza Alibert Etcheber

·

Triatleta

«Jendeekin ondoan, afrusa zen, ura hartzen nuen aurpegian eta ez nuen hatsa hartzen ahal»

Jendeekin ondoan, afrusa zen, ura hartzen nuen aurpegian eta ez nuen hatsa hartzen ahal
Intza Alibert Etcheber Iratiko triatloiko garailea. MAITENA ETXEBER
Artzen Letona
2026/09/03 11:00

Iratiko triatloian nagusitu da Uhartehiriko Intza Alibert Etchebere, Zezengorri ibilbidean, bere lehen triatloian. Igeriketatik azkenetan ateragatik, lasterketa irauli eta lehen postuan bukatu du.

750 metro igerian, 45 kilometro bizikletaz

Zezengorri ibilbidean 750 metro igeri egin behar dira lehenik. Ondotik, 45 kilometro bizikletaz, 1.500 metroko desnibelarekin. Azkenik, 10 kilometro lasterka egin behar dira, 450 metroko desnibel positiboarekin. Iratiko triatloian, mendiko proba izanki, desnibelek egiten dute berezitasuna. Intza Alibert Etcheberentzat, lehen triatloia izan da. Orain arte adingabea baitzen, ez zuen halako probetan parte hartzerik izan.

Triatloian, trailan edo bizikletan

Esperientzia horretan ez du gelditu nahi. Triatloian, trailan edo bizikletan lehiatzen segitzeko gogoa du. Kirol ikasketak egitera Tarbesera joan da, eta han segituko du entrenatzen, bai eta txapelketetan parte hartzen ere.

Interesgarri izanen zaizu