Kattalin Krizti

·

Amikuzen Kantuz taldeko kidea

«Kantatzeko enbeia aski da gurekilan aritzeko»

Kantatzeko enbeia aski da gurekilan aritzeko
Amikuze kantuz. ZABALIK
Antton Castoreo
2025/11/10 08:00

Amikuzen Kantuz kantatzeko enbeia duen orori zabalik da. Hilabetean behin juntatzen da Donapaleuko ostatu batean, aldi guziez tokiz aldatzen da.

Errepertorioa zabala du, kantu herrikoiak baina baita garaikideak ere, demagun, En Tol Sarmiento taldeko kantu bat ematen dute azken aldietan: Zurekin batera. Momentuan, hamabost bat kide juntatzen dira, hilabeteko hirugarren igandez, oren bat eta erdiz. Intramuros aplikazioan ematen du aldi guziez hitzorduaren berri.

Jakin, soinularia xerkatzen dutela, "xuxen" kantuz aritzeko.

Interesgarri izanen zaizu