Jean-Claude Lapabe

·

France Alzheimer

«Laguntzaileen %30a hiltzen da lagundua izan baino lehen»

Laguntzaileen %30a hiltzen da lagundua izan baino lehen
Jean-Claude Lapabe France Alzheimer 64ko presidentea. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/09/24 16:56

Buruilaren 29an, asteartez, laguntzaileen eguna iraganen da Donapaleuko Bideak gunean. 65 urtetik gorako pertsonen laguntzaileei zuzendua da, eta konferentziak, tailerrak eta profesionalen mahaiak izanen dira.

Harrera 9:00etan eginen da. Egiturek eskaintzen duten laguntzari buruzko hitzaldia izanen da. 11:00etan, bi gai landuko dira: «Nire hurbilekoak autonomia galtzen du! Zer egin?» eta «Akitua naiz, nola zaindu nire burua?». Eguerdian, bazkaria izanen da, eta arratsaldean beste tailer batzuk. Egunaren helburua laguntzaileei beren egunerokoan laguntzea eta beren burua zaintzeko bideak eskaintzea da. «Laguntzaileen %30a hiltzen da lagundua izan baino lehen», oroitarazi dute.

Interesgarri izanen zaizu