Erlekina eztiak badu jabe sariduna: Lurrako 2025eko ezti hoberenaren saria jaso baitu Battitt Castillon Gabadiko erlezainak. Bozkarioa da aipatu duen lehena, alta, ez ditu kukutu ofizioaren zailtasunak, hala nola, aldaketa klimatikoak ekarritakoak. Entseatzen badira ere erleari ematen ahalik eta baldintza hoberenak eztia egin dezan, faktore franko ez dira erlezainen esku.
Aroak baldintza lezake eztia bera, baina gainera, igurumenak pairatzen dituen kalteek. Arrangura nagusia klima aldaketa dute, eta erlezaingoan bereziki hunkiak direla erran du Battit Castillon erlezainak. Izan ere, lili-basekin ari baitira lanean, eta ezin dira ureztatu edo estali. Ekoizpen bataz bestekoak apaldu dira hondar hamarkadetan.
Gainera, pestizidek eta liztor asiarrek ez dute laguntzen. Azkenik, Varroa destructor izeneko parasitoak ere ez du ofizioa errazten.