Maddi Petraceck Berteretxe Kalifornian sortua da, Chinoko Centro Basco hotel-jatetxeko Monika eta Peio Berteretxeren alaba. Centro Basco izan da neurri handi batean Kaliforniara joandako euskaldunen erreferentzia eta sosegu lekua.
Koloradoko euskal etxearen sortzaile eta lehendakaria da, eta aldi berean NABOko diruzaina. Duela zenbait urte NABOren Bizi Emankorra saria ukan zuen. Euskara etxean ikasi zuen, eta urri honetan Euskal Herrian izan da; aukera baliatu dugu harekin solasean aritzeko.