Aritz Ibarraren liburu ilustratu berriak erromatarren garaitik 17. mendera arte, Euskal Herriak bizi izan dituen historiako gora beherak aurkezten ditu.
Idazte lanean, Nabarraldeko Iñigo Larramendiren laguntza ukan du. Ilustrazioek, aldiz, garrantzi berezia dute liburuan: historiari beste sarbide bat eskaintzea eta irakurketa goxoagoa egitea izan da egileen xedeetako bat. Liburua Aritzek berak gaztean irakurri nahiko zukeen lana da.
Liburuaren aurkezpena irailaren 19an eginen dute, ibiakoitzez, Donapaleuko mediatekan, 10:00etan. Aritz Ibarra ilustratzailea bera hor izanen da. Aurkezpena Zabalik elkarteak antolatu du.