Maryse Urruti

·

Antzerki idazle eta arizalea

«Opari bat da Donapaleun aritzea Irulegiko eta Amikuzeko irratien alde!»

Opari bat da Donapaleun aritzea Irulegiko eta Amikuzeko irratien alde!
Maryse Urruti antzerkilari profesionala. ITZULI KONPAINIA
Ainize Madariaga
2026/02/19 06:00

 

Maryse Urruti antzerkilari profesionalak Adrienne Bergson Johnson bakarrizketa emanen du Irulegiko eta Amikuzeko irratien alde otsailaren 21ean, 20:30etan, Bideak gunean.

Hainbat aldiz eman du obra Euskal Herrian, baina, Urrutik aitortu du Donapaleuko emanaldia berezia izanen dela beretzat, amikuztarra baita sortzez, Martxutakoa, eta hiriburuan aritzea opari bat dela onartu du, sustut Irulegiko eta Amikuzeko irratien alde izanik.

Adrienne Bergson Johnson pertsonaia AEBtik jiniko emazte putz-hantua da, zeinak uste baitu Euskal Herria libratuko duela. Umorea lagun, Euskal Herriko argazki zirikatzailea idatzi du Maryse Urrutik.

Interesgarri izanen zaizu