Jeanine Legarto bozeramaileen elkarteko kidea da. Elkarte horren helburua argia da: ospitale eta adinekoen etxe publikoetako erabiltzaileek ukaiten duten arreta egokia dela bermatzea. Legeak, gainera, behartzen du ordezkari hauek osagarri-zerbitzuetan parte hartzera, erabiltzaileen eskubideak zainduz eta kexak behar bezala bideratuz.
Ospitaleetan egiten diren satisfazio-inkestak tresna baliotsua dira: “Pazienteen iritzia ezinbestekoa da; horien bidez jakin dezakegu non hobetu behar den eta zer den ongi egiten ari girena”. Horregatik, herritarrei dei egiten diete inkestak betetzeko, denen esperientzia hobetzeko.
Baionako eta Donapaleuko ospitaleak, bestalde, emaitza onak kausitu dituzte azken inkestetan, eta sailkapen onetan ageri dira.