Arbotiko Massondo anaien etxaldean iragan da FDSEA sindikatuaren sartzea. Sindikatuko kide dira, eta hunen ideiekin bat egiten dutela azaldu dute. «Guretzat segida natural bat da», diote, gurasoak ere sindikatuko kide izan baitziren.
Etxaldean haragitako behiak dituzte eta artoa ere lantzen dute. Azken bi urteak zailak izan badira ere, aldaketetara egokitzeko urratsak egiten ari dira. Hala ere, laborantzan gertatzen ari diren aldaketen abiadurarekin arranguratuak dira.