Nola kudeatu behar da gazteek pairatzen duten eskola-jazarpena? Nola gazteen suizidio-krisia? Nola lagun dezakegu sufrimenduaren harrak jana den gazte bat? Nola jakin gazte bat sufritzen ari dela?
Gazteen osagarri mentalaren munta handiaz jabeturik, Baionako Adoenia nerabeen etxeak akuilatu du gaualdi berezia Donapaleuko zinema-gelan urriaren 20ean.
TKT (T’inquiète) filmaren proiekziotik landa, mintzaldia behatzen ahalko du publikoak: alde batetik Adoeniako Corine Brolisek emanik, bestetik, Rénovation elkarteko Léonie Etxetok. Solasa dela tresnarik eraginkorrena suizidio-krisia gainditzen laguntzeko, bizitzak salba ditzakeela; hori du azpimarratu Léonie Etxetok.