Moltsa bat atxemana izan da Mendibeko ezker paretan ondo horietan.
Uharte Garaziko Orisson ostatuak heldu den apiriletik urrirako sasoinarendako lagileak xekatzen ditu.
- Xerbitxari bat
- Sukaldari bat
- Menaia egile bat
- Asteburuetan sukaldaritzan extra bat.
Donaixtin apartamendu bat alokatzeko, arrunt berria, lehengo eskola publikoan, bi ganbara ditu, sukaldea, aparkatzeko lekua, terraza bat, eta kanpo puska bat ere. 520 €-tan hilabetean. Urtarrilean libro.
T3 heineko apartamendu bat alokatzeko Arnegiko herrian sartzean.
67 m², terraza ttipi batekin, 450€ + karguak.
Ez egokia abereentzat.
2026ko urtarrilaren 1ean libro.
Hazgaiak saltzeko 25 kilo ingurukoak, belarra buletan ere ber zenbakian.
20 ardi ernari, manex buru gorriak.
Laborantxako bi tapiz, 25 metrakoak, 15 000 € zergarik gabe.
Zaldare ontzi handi bat (edo zelula), 3 tona jasaitzen dituena, 1 500 €.
Hazparneko LURRA epizeria biologikoak langile bat xekatzen du larunbatetan lan egiteko. Urtarrilean hasteko litaike.
Alokatzeko Jutsin 49 m²-ko T2 heineko apartamendu bat, herri zentroan, elizaren ondoan. Logela bat eta sukalde hornitua ditu. 309 €-tan hilabetean karguak gabe.
Bankako Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak erizain-haur artatzaile edo haur gazte hezitzaile bat xekatzen du, zuzendari lana ere eginen duena. Kontratu mugagabeko postua, urtarrilaren 5ean hasteko. CV eta motibazio gutuna igorri behar dira abenduaren 14rako.
Izuran alokatzeko T2, apartamendu bat. 285 €-ko alokairuarekin.