ELB sindikatuak animatzaile bat xekatzen du mugagabeko kontratu batekin, %75ean lanean aritzeko, azaro erditsutik goiti.
Misioak:
- Sindikataren behi, mendi, xerri, etxalde ttipiak eta gazte komisioen animazioa eta segipena;
- Dozierren segipen tekniko-politikoa eta administratiboa;
- Laborari kasetarendako segitzen dituen gaietaz artikuluen idazketa;
- Baionako bestetako Laborarien Xokoaren antolaketa.
Baxoa + 2 urte edo lan esperientzia laborantxa munduko animazioan. CV eta motibapen gutuna urriaren 15eko helarazi.
BERRIA eta Ipar Euskal Herriko HITZAren Baionako erredakzioak Ikasturte honetan bi zerbitzu zibiko hartuko ditu.
Egitekoak:
- Ipar Euskal Herriko HITZArako kazetaritza edukiak sortzea, erredakzio lantaldearekin elkarlanean.
- Sare sozialen kudeaketa, eta sareetan zabaltzeko eduki berezien gogoeta.
- HITZAren sustapena Ipar Euskal Herrian
- Proiektu berrien garapena
Baldintzak:
- 16 eta 25 urte artean ukaitea
- 8 hilabeteko kontratua
- 619,83 euroko ordainsaria hilabetero
Euskara maila egokia ezinbestekoa da eta gidabaimena ukaitea hobetsiko da.
Duzunaritzeko Antxetxaburu bazterretik desagertu da papagai bat.
Hiru xakur emateko, 7 hilabetekoak, arraza nahastekatua. Biziki pollitak.
T2 heineko apartamendu bat bada alokatzeko Donibane Garazin, mezzanine batekin, berria, saltegietarik eta xerbitxuetarik hurbil. 600 €-tan da alokairua hilabetean.
Saltzeko ahatxe sortu berria Baigorrin.
Etxe hustea Donibane Garaziko Zitadelako karrikan, 11. zenbakian buruilaren 19an eta 20an, 10:00etarik 19:00etara.
BEKO markako gaziniere bat saltzeko, 4 sutakoa, elektrikan pizten. Labea ez da sekulan baliatua izan. Estatu onean, berri berria. 350 €-tan da salgai.
Larresoroko Bipia kontserba egile enpresak, bere ekoizpen arduraduna xekatzen du, kontratu mugagabean.
Irakaskuntza katolikoak lehen mailako irakasle ordezkoak xekatzen ditu, lanaldi partziala, beharren arabera, denbora osora pasa daiteke. Lizentziaduna izan behar da, Euskaraduna.