Seaskak behar berezituak dituzten haurren laguntzaile berezituak xekatzen ditu, kontratu mugatuan edo mugagabean. Lanpostuak Ortzaizen, Beskoitzen, Kanbon eta Baionako Etxepare lizeoan dira.
Eiheralarreko Arradoi gasnategiak gasna egile laguntzaile bat xekatzen du, abenduaren 1etik ekainaren 30era 7:30etarik 14:30etara artzeko.
Garazi eta Baigorriko AEK Gau Eskolak erakasleak xekatzen ditu 2026/2027 ikasturterako.
Bankako amuarraintegiak langile bat xerkatzen du. Lan postuaren zereginak: Amuarrain freskoa moztea eta prestatzea, amuarrain ketua ekoiztea eta ontserbak prestatzea.
Seaskak irakasle beharra du Seaskako kolegioetan eta lizeoan, gai desberdinetan:
➢ Baionako Etxepare lizeoan
• Gorputz heziketan: denbora osoz.
• Euskaran: denbora osoz
➢ Kanboko Xalbador kolegioan eta Baionako Etxepare lizeoan
•Matematikan: 11,5 ordu Xalbadorren eta 3.5 ordu Etxeparen.
Bankako La Rosée egituran gaueko zaintzaile bat xekatzen dute, lanaldi partzialean edo osoan.
BERRIA eta Ipar Euskal Herriko HITZAren Baionako erredakzioak Ikasturte honetan bi zerbitzu zibiko hartuko ditu.
Egitekoak:
- Ipar Euskal Herriko HITZArako kazetaritza edukiak sortzea, erredakzio lantaldearekin elkarlanean.
- Sare sozialen kudeaketa, eta sareetan zabaltzeko eduki berezien gogoeta.
- HITZAren sustapena Ipar Euskal Herrian
- Proiektu berrien garapena
Baldintzak:
- 16 eta 25 urte artean ukaitea
- 8 hilabeteko kontratua
- 619,83 euroko ordainsaria hilabetero
Euskara maila egokia ezinbestekoa da eta gidabaimena ukaitea hobetsiko da.
ELB sindikatuak animatzaile bat xekatzen du mugagabeko kontratu batekin, %75ean lanean aritzeko, azaro erditsutik goiti.
Misioak:
- Sindikataren behi, mendi, xerri, etxalde ttipiak eta gazte komisioen animazioa eta segipena;
- Dozierren segipen tekniko-politikoa eta administratiboa;
- Laborari kasetarendako segitzen dituen gaietaz artikuluen idazketa;
- Baionako bestetako Laborarien Xokoaren antolaketa.
Baxoa + 2 urte edo lan esperientzia laborantxa munduko animazioan. CV eta motibapen gutuna urriaren 15eko helarazi.
SEASKA-k zuzendari bat xekatzen du, egituren kudeaketaz, kanpo harremanez eta ikastolen arteko sareaz arduratzeko. Talde-lanerako eta kudeaketarako gaitasuna, erakunde publikoekin aritzeko trebetasuna eta euskaraz C1 maila eta frantsesaren ezagutza behar dira. Komunikazio, kudeaketa eta hezkuntza arloetako ezagutzak baloratuko dira; lehenbailehen hasteko da. Hautagaitzak irailaren 30a baino lehen igorri.
Bankako Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak langile bat xekatzen du denbora osoz, azarotik ekainaren 15a arte, titular baten ordezkapena egiteko. Haurrekin aritzeko gai den edozoin profesional onartuko da (CAP Petite enfance, hezitzaile, erizain, bac pro SAPAT...). CVa eta motibapen gutuna urriaren 4a baino lehen igorri behar dira.