Azaroaren 12an, ostegunarekin, Itxaro Bordak bisita gidatua eskainiko du Donapaleuko Bideak gunean, Régis Pochelu zizelkari hazpandarraren obrak aurkezteko. Bisita 17:30tan abiatuko da.
Régis Pochelu zizelkariak egonaldia egin du Donapaleuko Bideak gunean. Egonaldi horretan, hainbat zizel-lan egin ditu guneko baratzean, eta bere beste obra batzuk ere ekarri ditu erakusgai. Horrez gain, bere lanak ezagutzeko bisita gidatuak eskaini ditu.
Aldi huntan, Itxaro Borda izanen du lagun bisita gidatuan. Idazleak zizelkariaren obrak aurkeztuko ditu, duela bi urte Hazparnen egin zuten bisitaren gisa bereko moldean.