Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleuko herriko etxeak 100.000 euro inbestituko ditu zalditegiko eraikuntzak berritzeko

Donapaleuko herriko kontseilua urriaren 5ean bildu da. Besteak beste, 100.000 euroko inbestimendua bozkatu du zalditegiko eraikuntzak berritzeko. Lapiotze erreka bazterreko berrantolaketa proiektua eta berriki eraikiak izan diren lokalen alokatze pre

Donapaleuko herriko etxeak 100.000 euro inbestituko ditu zalditegiko eraikuntzak berritzeko
Pettan Aizaguer Donapaleuko auzapeza. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/10/08 16:07

Donapaleuko herriko kontseiluak urriaren 5ean egin du urriko bilkura. Zalditegiko eraikuntzen berritze lanentzat 100.000 euroko dirutza bozkatu du herriko etxeak. Irailean instalatu diren Cécile eta Géraldinek jada berritze lan handiak egin dituzte kanpoko aldean eta zaldien guneetan, baina eraikuntzek ere behar handiak dituzte.

Lapiotze erreka bazterreko proiektua

Bilkuran, kanpoko arkitekto eta berrantolatzaileek Lapiotze erreka bazterreko berrantolaketa proiektu bat aurkeztu dute. Proiektu horretan zubi berri baten eraikitzea ere aurreikusten da. Zubiak Duhau garaje ingurutik bidexka bat hartuko luke, Lapiotze bazterreko pentze handira heltzeko gisan.

Bestalde, berriki eraikiak izan diren lokalen alokatze prezioak ere adostu dituzte. Ostiralean idekiko den merkatu estaliko bi lokalak merkatu egunetan 20 eurotan alokatzen ahalko dira. Arrabote ondoko gela, berriz, 50 eurotan izanen da egun erdiko. Oroitarazi dute, halere, Donapaleuko herritarrentzat gela hori urririk izanen dela. Departamenduak bultzatzen duen «ordu zibikoak» desmartxa ere aurkeztu dute. Herritar talde bat sortzea da xedea, herritarrek denbora pixka bat herriari eskaintzeko eta elkartasun ekintzak egiteko.

Interesgarri izanen zaizu