Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleuko ospitaleak bilan oso baikorra egin du 2025 urteaz eta segitu du arta-zerbitzuak anizten

Agiantzak egin berri ditu Donapaleuko ospitaleak, aitzinerat ekarri dutena da zerbitzuak anizten segitzen duela, bai ere arten-kalitate bikaina.

Donapaleuko ospitaleak bilan oso baikorra egin du 2025 urteaz eta segitu du arta-zerbitzuak anizten
Frédéric Espénél zuzendaria mintzo eta gibelean Mathieu Auzi medikua, 2026ko Donapaleuko ospitaleko agiantzak egiten. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/01/28 06:00

Frédéric Espenel zuzendariak azpimarratu du arten kalitatea Donapaleuko ospitalean. Preseski, Osagarriaren Goi Autoritateak banatzen duen arta-labela bidean du, egun hauetan eskuratu beharko luke, dena ontsa bidean. Argi du biztanleek badutela artatzaileengan konfiantza.

Bestalde, dialisi-zentroak eskualdeko pazienteen egunerokoa aldatu die; orain arte astean hiru aldiz Baionaraino joan behar baitzuten hiruzpalau orenez han egonez, orain aldiz, berriki, zentroaren irekitzeak etxetik hurbildu die arta hori errezibitzeko parada.

Gainera, SMUR mediku-aktibitate berria estreinatuko dute larrazkenean.
Eguneko arten eskaintza ere zabalduko dute.

Bukatzeko, ebakuntza-blokeen arra-berritze lanak lehentasunetan direla argitu du Mathieu Auzi medikuak, eta, arten arrakastak ttiki utzi duela ospitalea, beraz, handitze-lanak ongi jinak liratekeela.


Horiek hola, ez du kukutu ospitale publikoen testuinguru ekonomikoa ez dela batere aisa, are gehiago, zailtasunak badirela.

Interesgarri izanen zaizu