Gaitaren eguna urriaren 11an iraganen da Donapaleun. Horren kari mintzaldi bat eman dute Javier Lakuntza, Betti Bidart eta Pierre Haira gaiteroek gaitaren historiari buruz. Nafarroari lotua den instrumentua desagertzekotan zen joan den mendean.
Gaitaren eguna urriaren 11an iraganen da Donapaleun. Horren kari animazio batzuk proposatzen dituzte gaitaren inguruan. Hala nola, mintzaldi bat eman dute Javier Lakuntza, Betti Bidart eta Pierre Haira gaiteroek urriaren 3an, Donapaleuko Touzaa etxean. Gaitaren historia izan da aipagai.
Badira 50 urte aztarnak ikertzen dituztela Ipar Euskal Herriko aditu horiek. Preseski aztarna horiek bide luze bat egin zuten, zaharrenak 17garren mendekoak direla eta. Gaitak instrumentu berdintsu frango baditu munduan zehar, familia bereko tresnak, Marokon, eskualde Zeltikoetan, Bretainian, edota Indian adibidez. Bakoitak baldin badu bere nortasuna lurraldearen arabera, denak bi kanatresna motako, indian: familia bereko tresna, mihi bikoitzakoak.
Hemertzigarren mendean jadanik bandekin aritzeko egokitzen zuten gaita, errexkiago akorda dadin beste instrumentuekin. "DO" akordatua zen hastapenean, eta poliki poliki, "DO#" bilakatu zen. Alabaina, 1960 hamarkadan, gaita desagertzeko arriskuan zen, 2zpa3 familiak atxikitzen baitzuten gaitaren trebetasuna, besteengandik kukutua. Hain zuzen ere, komertzio bat bazen gaitaren inguruan herriko besteetan aritzeko, familia bakoitzak beretzat atxiki nahi zuena.
Garai hartan Lakuntza anaiak sartu dira mundu ttipi hortan, gaitaren hedapenaren berpizteko, eta jakintza horren zabaltzeko. Azken finean, haien dinamikak bultzaturik, gaita berriz "DO"ra pasa zen, gaur egun ezagutzen dugun bezala. Gaur, entseguak egiten ari dira beste tonalitate zonbaitekin, errexkiago aritzeko beste tresnekin. Baina adituak eta musikariek zuhur egon nahi dute, urrunegi joaiteaz beldur direnez gero. Hain zuzen, aldaketa horien bidez, ez dizkiote gaitari bere soinua eta kolorea kendu nahi.
Geografikoki, Nafarroa izanen litzateke gaitaren sortherria. Hastapenetik Nafarroari lotua da, batez ere Aragoitik hurbil diren herriei. Baina Nafarroa osoan, zentroan edo Iruñan adibidez gaitaren garrantzia azpimarratzekoa da. Nafarroatik kanpo, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan ere leku zehatz batzuetan gaita agertu zen historian zehar, beti familia zonbaitei lotua, edo mendian adibidez. Iparraldean aztarna bakarra Xiberoan atxeman zuten, Txanbelarekin. Txanbela ber familiako instrumentua da, oraino entzuten dena Xiberoako kulturan. Hogeigarren mendean Baigorrin, Baionan, Saran edota Kanbon garatu zen.
Gaitaren eguna irailaren 11an iraganen da Donapaleun. Anartean Donapaleuko Touzaa etxean erakusketa bat ikusgai da mintzaldia ilustratzen duena.