Heleta (Baxe Nafarroa)

Heletako Santa Katalina kabala feriak azaroaren 22 eta 23an ospatuko dira

Heletako larrazkeneko kabala feria azaroaren 22an eta 23an ospatuko da aurten, ohiko Santa Katalina eguna aitzin. Zaldiak, behorrrak, astoak ikusiko dira, baina aurten behirik ez.

Heletako Santa Katalina kabala feriak azaroaren 22 eta 23an ospatuko dira
2024ko Heletako Santa Katalina feria. IRULEGIKO IRRATIA
Mattin Lerissa
2025/11/21 08:20

1750etik, Heletako feria urtean bi aldiz antolatzen da: udaberrian, martxoko hirugarren igandean, eta larrazkenean ontsalaz Santa Katalina egunean.
Larrazkenekoa, hitzordu handia da kabala hazleentzat: pottoka, asto, zaldi eta behiak hor presentatzen baitira eta saltzen.

Azken mendeetan, Santa Katalina egunez antolatzen zen Heletan larrazkeneko kabala feria, azaroaren 25ean, baina azken urteetan egun horri hurbilenak diren ibiakoitz igandetan egiten dira. Feria antolatzen duen Kabalak elkarteak erabaki du ohitura pixka bat moldatzea jende gehiago biltzeko nahian. Aurten, hitzordua azaroaren 22an eta 23an emana da.
2024ko Heletako Santa Katalina feria. KABALAK ELKARTEA

Zorigaitzez eritasun arriskuarengatik ez da behirik izanen. 22an zaldiaren eguna, igandean behor handien lehiaketa. Lehiaketa horretarako 45 bat izen badira. Kabalen inguruan merkatua izanen da, tresneria, autoak, mahainak, kanpoan baina barnean ere ezen ostatuek egun horiei doakien janaldi bereziak eskainiko dituzte ongi etorri goxoa eginez.

Asteburuan ehunka kabala bilduko da plazan, eta egun osoan, tratulariek saltzeko eta erosteko parada dukete.

Interesgarri izanen zaizu