Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Sainte Elisabethen besta, Donapaleuko adineko eta gazteen aktibitateen finantzateko

Sainte Elisabethen besta ospatzen du azaroaren 22an, Donapaleuko Sainte Elisabeth zahar etxea eta elbarrituen zentroak. Goizean, merkatu bat antolatzen dute: bixkotxak, salmentak, pazienteen sorkuntzak, eta arratsaldean, antzerki bat aurkeztuko dute.

Sainte Elisabethen besta, Donapaleuko adineko eta gazteen aktibitateen finantzateko
Jackie, Jacqueline eta Kati Saint Elisabethen bestak parte hartuko dute, haien sorkuntzak salduz, edo antzerkian arituz. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/11/21 08:10

Sainte Elisabeth besta ospatzen du gaur Donapaleuko Sainte Elisabeth zahar etxea eta elbarrituen zentroak. Urte guziz parada baliatzen dute egunaldi politaren antolatezko, eta ahal bezainbat diruren biltzeko. Sos hori adineko eta zentroko gazteen aktibitateak finantzatzen dituzte urte osoan. Hain zuzen ere, Zahar etxeko eta zentroko ekipek, urtean zehar hainbat ateraldi, animazio, kirol txapelketa eta bidai antolatzen dituzte.

Besta garrantzitsu horren kari, merkatu bat antolatzen dute, 9:30etatik goiti: bixkotxak, salmentak, pazienteen sorkuntzak edota tombola batekin. Urteko sorkuntzak eta haiek kozinatutako bizxkotxak salduko dituzte. Atsaldean, antzerki bat aurkeztuko du adineko eta gazteek osatutako talde batek. 15:00etan, inprobisaketaz betetako "Si les pierres pouvaient parler" antzezlana emanen dute, kapelako sekretuen inguruan.

10 bat adineko eta gaztek parte hartuko dute antzezlan hortan. IRULEGIKO IRRATIA

Interesgarri izanen zaizu